Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40
  41. 41
  42. 42
  43. 43
  44. 44
  45. 45
  46. 46
  47. 47
  48. 48
  49. 49
  50. 50
  51. 51
  52. 52
  53. 53
  54. 54
  55. 55
  56. 56
  57. 57
  58. 58
  59. 59
  60. 60
  61. 61
  62. 62
  63. 63
  64. 64
  65. 65
  66. 66

Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 33 Elizen Arteko Biblia (EAB)

Jaunarengan itxaropena

1. Ai zu, inork hondatu gabekohondatzaile hori,inork traizionatu gabekotraidore hori!Besteak hondatzeariutziko diozunean,zeu ere hondatuko zaituzte;traizionatzeari utziko diozunean,zeu ere traizionatuko zaituzte.

2. Erruki gutaz, Jauna,zuregan baitugu itxaropen!Izan gure indar egunero,gure salbamen estualdian.

3. Zure hotsa entzutean, herriak ihesi;zuk ekitean, nazioak sakabanatu.

4. Orduan, mamorro-piloa bezalapilatuko ditugu harrapakinak,matxinsaltoek bezalaegingo diegu gainera jauzi.

5. Guztiz handia da Jauna!Goi-goian du bizilekua,eta zuzenbidez eta justiziazbetetzen du Sion.

6. Seguru biziko zara beti:jakinduria eta adimena,ondasun salbagarri;Jaunarenganako begirunea,zeure aberastasun.

7. Horra jerusalemdarrakkalean garrasika,bakearen mezularieknegar dagite saminki.

8. Bideak hutsik daude,inor ez baitabil;etsaiek hitzarmena hautsi dute,lekukoak mespretxatu dituzte;ez da giza errespeturik.

9. Dolutan, akiturik dago lurraldea,lotsaz eta zimel Libanoko basoa,Xaron lautada basamortu bihurtua,Baxan eta Karmel mendiak gorri.

Nork egin ihes Jaunaren epaiari?

10. Hau dio Jaunak:«Orain ekingo diot,orain altxatuko naiz,orain agertuko handi.

11. Zuen barne-asmoak belar ihar dira;hortik sorturikoegintzak, berriz, lasto.Suak bezala erreko ditunire arnasak.

12. Herriak errauts bihurtuko dira,moztu eta sutan erretzen dirensasiak bezala.

13. Urruti nahiz hurbil bizi zaretenok,jakin ezazue nik eginaren berrieta nire ahalmena aitortu».

14. Ikara izango dute Sionenbekatariek,dardarak hartuko ditu sinesgabeak,eta esango dute:«Jaunaren epaiaitzalezineko labea da:gutarik nork jasan lezakeharen su kiskalgarria?»

15. Zuzen jokatzeneta egia esaten duenak,bidegabekeriazko irabazirikonartzen ezeta eskupeko dirurik jasotzen ez duenak,hilketa-proposameneijaramonik egiten ezeta txarkeria begi onezikusten ez duenak.

16. Horrelakoa seguru biziko dazoritxarraren gainetik;harkaitz arteko gotorlekuanizango du babes,ogiz eta urez etengabe hornitua.

Jerusalemek distirazko etorkizuna

17. Erregea ospetsu ikusiko duzu,luze eta zabal lurraldea.

18. Lehengo beldurrak gogora ekarriz,honela esango duzu:«Non da zerga-biltzailea?Non kontrolatzen gintuena?»

19. Ez duzu ikusiko gehiagoherri harroa,hizkuntza iluna,hizketa arrotz ulertezinaduen herria.

20. Begira Sioni, geure jaiakospatzen dituguneko hiriari.Ikus Jerusalem, bizitoki lasaia,egoitza finkoa,inork ziririk aterako ez dioneta sokarik etengo ez dionoihal-etxolaren pareko.

21. Hor agertuko digu Jaunakbere ospe handia.Ibai eta ubide zabalekolurraldea izango da;baina etsaien arraun-txaluparikez da handik igaroko,ez ontzi handirik bertan ibiliko.

22-23. Ontzien sokak lasaituak daude,ezin diote mastari eutsi,eta belarik zabaldu ezin.Orduan,harrapakinak banatuko ditugu;hain ugari banatu ere,ezen herrenak ereizango baitu partea.Izan ere,Jauna dugu epaile eta legegile.Jauna dugu errege:berak salbatuko gaitu.

24. Jerusalemen bizi den inorkez du esango: «Gaixo nago».Jainkoakbarkatu egingo dizkio bekatuakbertako jendeari.