Itun Zaharra

Itun Berria

Irteera 31:4-14 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. artelanak asmatzeko, urre, zilar eta brontzezko lanak egiteko,

5. harribitxiak eta zura lantzeko nahiz beste edozein langintzatarako.

6. Danen leinuko Ahisamaken seme Oholiab eman diot lankide. Gainera, artisau guztiak trebeago egiten ditut, agindu dizudan guztia egin dezaten:

7. elkarketa-etxola, itun-kutxa, kutxa gaineko estalkia, etxolako tresneria,

8. mahaia bere tresnekin, urre garbizko argimutila bere tresna guztiekin, intsentsu-aldarea,

9. erre-oparien aldarea bere tresnekin, uraska bere oinarekin,

10. zeremonietarako jantziak, Aaron apaizarentzat jantzi sakratuak eta beronen semeen apaiz-zerbitzurako jantziak,

11. gantzuketa-olioa eta santutegirako intsentsu usaintsua. Nik zuri agindutakoaren arabera egingo dute guztia».

12. Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi:

13. «Esan israeldarrei: Errespetatu nire larunbatak, hauxe baita belaunez belaun nire eta zuen arteko loturaren ezaugarria, jakin dezazuen nik, Jaun honek, aukeratu zaituztedala.

14. Errespetatu, beraz, larunbata, egun sakratua baita zuentzat. Larunbata profanatzen duenak heriotza-zigorra izango du; egun horretan lan egiten duena herritik bota egingo dute.

Irakurri kapitulu osoa Irteera 31