Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40

Itun Zaharra

Itun Berria

Irteera 31 Elizen Arteko Biblia (EAB)

Santutegiko artisauak

1. Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi:

2. «Hara, Judaren leinuko Uriren seme eta Hurren biloba den Betzalel hautatu dut,

3. eta Jainkoaren espirituz bete, jakituria, trebezia eta lan guztietarako gaitasuna emanez:

4. artelanak asmatzeko, urre, zilar eta brontzezko lanak egiteko,

5. harribitxiak eta zura lantzeko nahiz beste edozein langintzatarako.

6. Danen leinuko Ahisamaken seme Oholiab eman diot lankide. Gainera, artisau guztiak trebeago egiten ditut, agindu dizudan guztia egin dezaten:

7. elkarketa-etxola, itun-kutxa, kutxa gaineko estalkia, etxolako tresneria,

8. mahaia bere tresnekin, urre garbizko argimutila bere tresna guztiekin, intsentsu-aldarea,

9. erre-oparien aldarea bere tresnekin, uraska bere oinarekin,

10. zeremonietarako jantziak, Aaron apaizarentzat jantzi sakratuak eta beronen semeen apaiz-zerbitzurako jantziak,

11. gantzuketa-olioa eta santutegirako intsentsu usaintsua. Nik zuri agindutakoaren arabera egingo dute guztia».

Errespetatu larunbata

12. Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi:

13. «Esan israeldarrei: Errespetatu nire larunbatak, hauxe baita belaunez belaun nire eta zuen arteko loturaren ezaugarria, jakin dezazuen nik, Jaun honek, aukeratu zaituztedala.

14. Errespetatu, beraz, larunbata, egun sakratua baita zuentzat. Larunbata profanatzen duenak heriotza-zigorra izango du; egun horretan lan egiten duena herritik bota egingo dute.

15. Sei egunez lan egingo duzue, baina zazpigarren eguna larunbata da, Jaunari sagaraturiko atseden-eguna. Larunbatez lan egiten duenak heriotza-zigorra izango du.

16. Beraz, israeldarrek belaunez belaun errespetatuko dute larunbata, betiereko konpromiso gisa.

17. Nire eta israeldarren arteko loturaren ezaugarri izango da, sei egunetan egin baitzituen Jaunak zeru-lurrak eta zazpigarrenean lanari utzi eta atsedena hartu baitzuen».

18. Jaunak, Sinai mendian Moisesekin hitz egiten amaitu zuenean, legearen bi harlauzak eman zizkion, Jainkoaren behatzez idatziak.