Itun Zaharra

Itun Berria

Irteera 27:1-7 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. «Egin akazia-zurezko aldarea, karratua: bi metro eta erdi luze-zabal eta metro eta erdi gora.

2. Egin lau adar lau ertzetarako, aldarearekin gorputz bat bera eginez; estali brontzez aldarea.

3. Egin txingar-ontzi, pala, isipu-ontzi, sardexka eta errautsontziak; tresna guztiok brontzez eginen dituzu.

4. Egin brontzezko sare bat eta erantsi brontzezko lau eraztun sarearen lau izkinei.

5. Ipini sarea aldare-ertzaren azpian, aldare erdiraino jaisten delarik.

6. Egin akazia-zurezko hagak aldarerako eta estali brontzez;

7. eraztunetatik sarturik, jarri aldare-alboetan, aldarea eramateko.

Irakurri kapitulu osoa Irteera 27