Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40

Itun Zaharra

Itun Berria

Irteera 27 Elizen Arteko Biblia (EAB)

Sakrifizio-aldarea

1. «Egin akazia-zurezko aldarea, karratua: bi metro eta erdi luze-zabal eta metro eta erdi gora.

2. Egin lau adar lau ertzetarako, aldarearekin gorputz bat bera eginez; estali brontzez aldarea.

3. Egin txingar-ontzi, pala, isipu-ontzi, sardexka eta errautsontziak; tresna guztiok brontzez eginen dituzu.

4. Egin brontzezko sare bat eta erantsi brontzezko lau eraztun sarearen lau izkinei.

5. Ipini sarea aldare-ertzaren azpian, aldare erdiraino jaisten delarik.

6. Egin akazia-zurezko hagak aldarerako eta estali brontzez;

7. eraztunetatik sarturik, jarri aldare-alboetan, aldarea eramateko.

8. Oholez egingo duzu aldarea, barrua hutsik; mendian erakutsi zaizuna bezalakoa egingo duzu.

Egoitzaren ataria

9. «Egin ataria egoitzari. Hegoaldetik, liho-hari bihurrituzko oihalak izango ditu, berrogeita hamar metro luzekoak.

10. Hogei zutabe eta hogei oinak brontzezkoak izango dira; zutabeen kako eta ziriak, berriz, zilarrezkoak.

11. Halaber, iparraldetik, beste berrogeita hamar metroko luzeran, oihalak egingo dituzu, brontzezko hogei zutabe eta hogei oin dituztela; zutabeen kakoak eta ziriak zilarrezkoak izango dira.

12. Mendebaldetik, atariaren zabaleran, hogeita bost metro oihal izango dira, hogei zutabe eta hogei oin dituztela.

13. Ekialdetik, ataria hogeita hamabost metro zabal izango da:

14. sarreraren hegal batek zazpi metro eta erdi oihal izango ditu, hiru zutabe eta hiru oinekin,

15. eta beste hegalak, beste zazpi metro eta erdi oihal, hiru zutabe eta hiru oinekin;

16. atariaren sarrerak hamar metro oihal izango ditu, purpura more, gorri eta gorriminez eta liho-hari bihurrituz apain ehunduak, lau zutabe eta lau oinekin.

17. Atari inguruko zutabe guztiek zilarrezko ziri eta kakoak izango dituzte, eta brontzezko oinak.

18. Ataria berrogeita hamar metro luze eta hogeita bost metro zabal izango da alde bakoitzetik, eta bi metro eta erdi gora. Oihalak liho-hari bihurrituzkoak izango dira, eta oinak brontzezkoak.

19. Egoitzaren kultu-hornigai guztiak, bertako hesolak eta atarikoak, brontzezkoak izango dira.

Argimutilerako olioa

20. «Agindu israeldarrei oliba-olio garbi eta birfindua ekartzeko, kriseiluak beti pizturik egon daitezen

21. elkarketa-etxolan, itun-kutxa estaltzen duen errezelaz kanpo. Aaron eta beronen semeak arduratuko dira horietaz, gau osoan izioturik iraun dezaten Jaunaren aurrean. Betiko legea izango da hau israeldarrentzat belaunez belaun.