Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 17:4-18 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. «Hona egiten dizudan agintzaria:herri askoren sorburu izango zara.

5. Aurrerantzean, ez duzuAbram izango izen, Abraham baizik,herri askoren sorburuegingo baitzaitut.

6. Ugalduko ditut zure ondorengoak,nazioen sorburu egingo zaituteta erregeak aterako dirazuregandik.

7. Belaunez belaun eutsiko diotzurekin eta zure ondorengoekinegin dudan itunari,betiko balio izango du;zure eta zure ondorengoen Jainkoaizango naiz.

8. Zuri eta zure ondorengoeibetiereko jabegotzat emango dizuetKanaan lurraldea,gaur egun etorkin gisabizi zareneko lurraldea;zure ondorengoen Jainkoaizango naiz».

9. Honela mintzatu zitzaion Jainkoa Abrahami: «Gorde nirekiko ituna zeuk eta zure ondorengoek belaunez belaun.

10. Hau da zuk eta zure ondorengoek nirekiko duzuen konpromisoa: zuetako gizaseme oro erdaintzea.

11. Zeuen zakil-muturra erdainduko duzue: horixe izango duzue nire eta zuen arteko itunaren ezaugarria.

12. Zuetako gizaseme oro, jaio eta zortzi egunera, erdaindu egingo duzue belaunez belaun; baita esklaboa ere, zuregandik sortua izan ez arren, etxean jaioa nahiz atzerrian erosia izan.

13. Salbuespenik gabe erdainduko dituzue esklaboak, etxean jaioa ala diruz erosia izan. Honela, nire ituna zuen gorputzean geldituko da seinalatua betiko.

14. Erdaingabea, hau da, bere zakil-muturra erdaindu ez duen gizasemea, herritik bota egingo duzue, nire ituna hautsi duelako».

15. Jainkoak esan zion Abrahami: «Aurrerantzean ez diozu zeure emazteari Sarai esango, baizik eta Sara izango du izen.

16. Honen bidez semea emango dizut. Bedeinkatuko dut, nazio askoren sorburu egingo eta harengandik erregeak aterako dira».

17. Orduan, Abrahamek, ahuspezturik, irri egin zuen. Pentsatu zuen bere baitan: «Ehun urteko gizakumeari sortu al lekioke semerik? Edota, izan ote dezake semerik Sarak bere laurogeita hamarrekin?»

18. Horregatik ziotson Abrahamek Jainkoari:—Ai, Ismaeli bederen bizirik eutsiko bazenio!

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 17