Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40
  41. 41
  42. 42
  43. 43
  44. 44
  45. 45
  46. 46
  47. 47
  48. 48
  49. 49
  50. 50

Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 17 Elizen Arteko Biblia (EAB)

Jaunak agintzaria berritu Abrahami

1. Abramek laurogeita hemeretzi urte zituela, berriro agertu zitzaion Jauna eta esan zion: «Ni Jainko Ahaltsua naiz. Bizi nire zerbitzuan, eta joka zuzen.

2. Ituna egingo dut zurekin: zure ondorengoak arras ugalduko ditut».

3. Ahuspez erori zen Abram, eta Jainkoa mintzatzen jarraitu zitzaion:

4. «Hona egiten dizudan agintzaria:herri askoren sorburu izango zara.

5. Aurrerantzean, ez duzuAbram izango izen, Abraham baizik,herri askoren sorburuegingo baitzaitut.

6. Ugalduko ditut zure ondorengoak,nazioen sorburu egingo zaituteta erregeak aterako dirazuregandik.

7. Belaunez belaun eutsiko diotzurekin eta zure ondorengoekinegin dudan itunari,betiko balio izango du;zure eta zure ondorengoen Jainkoaizango naiz.

8. Zuri eta zure ondorengoeibetiereko jabegotzat emango dizuetKanaan lurraldea,gaur egun etorkin gisabizi zareneko lurraldea;zure ondorengoen Jainkoaizango naiz».

Erdainkuntza edo zirkuntzisioa, itunaren ezaugarri

9. Honela mintzatu zitzaion Jainkoa Abrahami: «Gorde nirekiko ituna zeuk eta zure ondorengoek belaunez belaun.

10. Hau da zuk eta zure ondorengoek nirekiko duzuen konpromisoa: zuetako gizaseme oro erdaintzea.

11. Zeuen zakil-muturra erdainduko duzue: horixe izango duzue nire eta zuen arteko itunaren ezaugarria.

12. Zuetako gizaseme oro, jaio eta zortzi egunera, erdaindu egingo duzue belaunez belaun; baita esklaboa ere, zuregandik sortua izan ez arren, etxean jaioa nahiz atzerrian erosia izan.

13. Salbuespenik gabe erdainduko dituzue esklaboak, etxean jaioa ala diruz erosia izan. Honela, nire ituna zuen gorputzean geldituko da seinalatua betiko.

14. Erdaingabea, hau da, bere zakil-muturra erdaindu ez duen gizasemea, herritik bota egingo duzue, nire ituna hautsi duelako».

Isaaken jaiotzaz lehen agintzaria

15. Jainkoak esan zion Abrahami: «Aurrerantzean ez diozu zeure emazteari Sarai esango, baizik eta Sara izango du izen.

16. Honen bidez semea emango dizut. Bedeinkatuko dut, nazio askoren sorburu egingo eta harengandik erregeak aterako dira».

17. Orduan, Abrahamek, ahuspezturik, irri egin zuen. Pentsatu zuen bere baitan: «Ehun urteko gizakumeari sortu al lekioke semerik? Edota, izan ote dezake semerik Sarak bere laurogeita hamarrekin?»

18. Horregatik ziotson Abrahamek Jainkoari:—Ai, Ismaeli bederen bizirik eutsiko bazenio!

19. —Ez! —erantzun zion Jainkoak—. Zeure emazte Sarak sortuko dizu semea, eta Isaak jarriko diozu izen. Ituna egingo dut harekin eta haren ondorengoekin betiko.

20. Aditu dizut Ismaeli buruz esan duzuna ere. Bedeinkatu egingo dut: ondorengo ugari izango ditu, hamabi printze sortuko ditu eta herri handi baten sorburu egingo dut.

21. Baina nire ituna burutu, Isaakekin burutuko dut, Sarak urtebete barru sasoi honetan sortuko dizun semearekin.

22. Abrahamekin mintzatu ondoren, alde egin zuen Jainkoak.

23. Egun hartan bertan, Jainkoak agindu bezala, bere etxeko gizaseme guztiak erdaindu zituen Abrahamek: Ismael bere semea eta esklabo guztiak, nahiz etxean jaioak nahiz diruz erosiak.

24. Erdaindu zirenean, Abrahamek laurogeita hemeretzi urte zituen,

25. eta Ismael semeak hamahiru.

26. Biok egun berean erdaindu ziren.

27. Abrahamekin batera erdaindu ziren etxeko gizaseme guztiak ere, nahiz etxean jaioak nahiz atzerrian diruz erosiak.