Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 17:13-20 Elizen Arteko Biblia (EAB)

13. Salbuespenik gabe erdainduko dituzue esklaboak, etxean jaioa ala diruz erosia izan. Honela, nire ituna zuen gorputzean geldituko da seinalatua betiko.

14. Erdaingabea, hau da, bere zakil-muturra erdaindu ez duen gizasemea, herritik bota egingo duzue, nire ituna hautsi duelako».

15. Jainkoak esan zion Abrahami: «Aurrerantzean ez diozu zeure emazteari Sarai esango, baizik eta Sara izango du izen.

16. Honen bidez semea emango dizut. Bedeinkatuko dut, nazio askoren sorburu egingo eta harengandik erregeak aterako dira».

17. Orduan, Abrahamek, ahuspezturik, irri egin zuen. Pentsatu zuen bere baitan: «Ehun urteko gizakumeari sortu al lekioke semerik? Edota, izan ote dezake semerik Sarak bere laurogeita hamarrekin?»

18. Horregatik ziotson Abrahamek Jainkoari:—Ai, Ismaeli bederen bizirik eutsiko bazenio!

19. —Ez! —erantzun zion Jainkoak—. Zeure emazte Sarak sortuko dizu semea, eta Isaak jarriko diozu izen. Ituna egingo dut harekin eta haren ondorengoekin betiko.

20. Aditu dizut Ismaeli buruz esan duzuna ere. Bedeinkatu egingo dut: ondorengo ugari izango ditu, hamabi printze sortuko ditu eta herri handi baten sorburu egingo dut.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 17