Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 7:15-22 Elizen Arteko Biblia (EAB)

15. Horregatik irten naiz zure bilazurekin egon nahian, eta aurkitu zaitut!

16. Estalkiz jantzi dut oheaEgiptoko lihoz egindako oihal koloretsuz,

17. logela mirra, aloe eta kanelaz lurrindu.

18. Zatoz, mozkor gaitezen laztanez goizeraino,goza gaitezen elkarrekin amodioaz.

19. Nire senarra ez dago etxean,joana da bidaian, oso urruti.

20. Eramana du diru-zorroa ere,eta ez da ilbetea arte itzuliko».

21. Bere zurikeriaz menderatu egiten du,bere hitz goxoez erakarri.

22. Eta mutila atzetik joaten zaio berehala,hiltegira doan idia bezala,lakioan jausten den oreina legez,

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 7