Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31

Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 7 Elizen Arteko Biblia (EAB)

Emakume adulteriogilearen azpijoko maltzurra

1. Seme, gorde nire esanak eta izan gogoan nire aginduak.

2. Bizi nahi baduzu, gorde nire aginduaketa izan bedi nire irakatsia zuretzat begi-ninia legez.

3. Eramatzazu beti zeurekin, ezarri barru-barruan.

4. Esaiozu zuhurtziari: «Nire arreba zara zu»,eta hartzazu adimena ahaidetzat;

5. berauek babestuko zaituzte emakume lotsabakoagandik,lausenguz dabilkizunagandik.

6. Etxeko leihoan nengoela, burdinsarera hurbilduta,

7. heldugabeko gazte batzuen arteanzentzubako bat zegoela ohartu nintzen.

8. Emakumea bizi zeneko kale-kantoira joaneta beraren etxera bideratu zen.

9. Egunaren amaiera zen, ilunabarra,gau betea eta iluntasuna zetozen.

10. Eta hara non ateratzen zaion emakumea bidera!Emagaldu bezala jantzita, ausarkeriaz betea.

11. Marimatraka da eta gizalegerik gabea,oinak etxean eduki ezin dituzten horietakoa;

12. nahiz plazan nahiz kalean,bazter guztietan dago zelatan.

13. Eta mutilari heldu, musuz josieta lotsagabeki esaten dio:

14. «Esker oneko oparia egin beharrean nengoen,eta gaur bete dut promesa.

15. Horregatik irten naiz zure bilazurekin egon nahian, eta aurkitu zaitut!

16. Estalkiz jantzi dut oheaEgiptoko lihoz egindako oihal koloretsuz,

17. logela mirra, aloe eta kanelaz lurrindu.

18. Zatoz, mozkor gaitezen laztanez goizeraino,goza gaitezen elkarrekin amodioaz.

19. Nire senarra ez dago etxean,joana da bidaian, oso urruti.

20. Eramana du diru-zorroa ere,eta ez da ilbetea arte itzuliko».

21. Bere zurikeriaz menderatu egiten du,bere hitz goxoez erakarri.

22. Eta mutila atzetik joaten zaio berehala,hiltegira doan idia bezala,lakioan jausten den oreina legez,

23. geziak gibela zeharkatzen dion arte;sarera erortzen den txoria bezala doaeta ez daki bizia jokatzen ari dela.

24. Beraz, ene seme, entzun, adi egon nik esandakoari.

25. Ez bedi zure bihotza horrelako emakumearen atzetik abia,ez zaitez berarengatik galbidean jar,

26. asko izan baitira berak hondatuak,ugari, heriotzara eraman dituenak.

27. Harekin dabilena Hildakoen Egoitzarako bidetik doa.