Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 19:1-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Hobe behartsu eta prestu izan,mihi maltzurreko eta zentzugabe baino.

2. Gogoetarik gabeko lehia ez da ona,presaka ibiltzeak huts egitera darama.

3. Batzuk beren zentzugabekeriaz galbideratzen dira,eta gero Jaunari egozten diote errua.

4. Adiskide asko erakartzen du aberastasunak,behartsua lagunek ere bertan behera uzten.

5. Ez da zigor gabe geratuko lekuko faltsua,gezurra dioenak ez du ihes egingo.

6. Askok hitz egiten dute ongi handikiaz,mundu guztia eskuzabalaren lagun.

7. Neba-arrebentzat ere higuingarri bada behartsua,nola ez zaizkio, bada, urrunduko lagunak?

8. Zentzu ona lortu eta berari eusten dionakmaite du bere burua eta izango du zoriona.

9. Ez da zigor gabe geldituko lekuko faltsua,gezurra dioena galdu egingo da.

10. Zentzugabeari ez dagokio atseginetan bizitzea,are gutxiago menpekoei printzeei agintzea.

11. Zentzudunak menderatu egiten du haserrea,ohoragarri zaio iraina kontuan ez hartzea.

12. Erregearen sumindura lehoiaren orroa,haren onespena belar gaineko ihintza.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 19