Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31

Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 19 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Hobe behartsu eta prestu izan,mihi maltzurreko eta zentzugabe baino.

2. Gogoetarik gabeko lehia ez da ona,presaka ibiltzeak huts egitera darama.

3. Batzuk beren zentzugabekeriaz galbideratzen dira,eta gero Jaunari egozten diote errua.

4. Adiskide asko erakartzen du aberastasunak,behartsua lagunek ere bertan behera uzten.

5. Ez da zigor gabe geratuko lekuko faltsua,gezurra dioenak ez du ihes egingo.

6. Askok hitz egiten dute ongi handikiaz,mundu guztia eskuzabalaren lagun.

7. Neba-arrebentzat ere higuingarri bada behartsua,nola ez zaizkio, bada, urrunduko lagunak?

8. Zentzu ona lortu eta berari eusten dionakmaite du bere burua eta izango du zoriona.

9. Ez da zigor gabe geldituko lekuko faltsua,gezurra dioena galdu egingo da.

10. Zentzugabeari ez dagokio atseginetan bizitzea,are gutxiago menpekoei printzeei agintzea.

11. Zentzudunak menderatu egiten du haserrea,ohoragarri zaio iraina kontuan ez hartzea.

12. Erregearen sumindura lehoiaren orroa,haren onespena belar gaineko ihintza.

13. Seme zentzugabea aitaren zoritxarra,emazte liskartia etengabeko itogina.

14. Etxea eta ondasunak gurasoen herentzia,emazte zentzuduna Jaunaren dohaina.

15. Alferkeriak lozorroa ekartzen du,zabarrak gosea pasa beharko.

16. Agindua betetzen duenak bizia du babesten,bere jokabideaz arduratzen ez dena hil egingo.

17. Jende xeheaz errukitzen denak Jaunari ematen dioeta berak itzuliko dio ordainsaria.

18. Zentzarazi semea, itxaropena dagoen bitartean;baina ez hartu gogorregi, hiltzeraino zigortuz.

19. Gogor haserretzen denak zigorra behar du;gabe uzten baduzu, ez da inoiz aldatuko.

20. Aditu aholkua, onartu zentzarazpena,zuhur izatera irits zaitezen.

21. Egitasmo ugari gizonak buruan;baina bete, Jaunaren erabakia bakarrik.

22. Gizonari eskatzen zaiona zintzotasuna da;hobe behartsu izan gezurti baino.

23. Jaunarenganako begiruneak bizia ematen du,atseden betea, zoritxarren beldurrik gabe.

24. Alferrak eskua platerean sartu bai,baina ez da gauza ahoraino eramateko.

25. Jipoitu harroputza eta zentzudun bihurtuko da heldugabea,zentzarazi buruargia eta are gehiago jakingo du.

26. Aita gaizki hartu eta ama etxetik bidaltzen duenaseme lotsabako eta ohoregabea da.

27. Ene seme, utzi heziketa onartzearieta aholku zuhur faltaz galduko zara.

28. Lekuko maltzurrak iseka egiten dio zuzenbideari;gaiztoaren ahoak gaiztakeria irensten du.

29. Prest daude zigorrak harroputzentzako,kolpeak zentzugabeen bizkarrerako.