Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 16:10-20 Elizen Arteko Biblia (EAB)

10. Jainkoaren izenean mintzo da erregea,ez du inoiz epai okerrik ematen;

11. baina Jaunarenak dira zuzen epaitzeko tresnak,neurgailu guztiak berak eginak dira.

12. Erregeak higuin ditu egintza gaiztoak,zuzentasunean oinarritzen baita errege-aulkia.

13. Egia esaten dutenak atsegin ditu erregeaketa zuzen mintzo direnak maite.

14. Erregearen haserreak heriotza iragartzen du,baina zuhurrak baretzea lortzen du.

15. Erregeak aurpegi argia, orduan bizia;haren onginahia euria dakarren hodeia.

16. Lortu zuhurtzia eta adimena,urre eta zilar garbia baino hobeak baitira.

17. Zuzenen bidea gaiztakeriatik urruntzen da,bizia gorde nahi duenak bere jokabidea zaintzen du.

18. Harropuzkeriaren ondoren hondamendia,handikeriaren ostean erorketa.

19. Hobe dohakabeekin batera apal izan,harroputzekin aberats izan baino.

20. Irakaspenari jaramon egiten dionak izango du arrakastarik.Zorionekoa Jaunarengan uste ona duena!

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 16