Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31

Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 16 Elizen Arteko Biblia (EAB)

Jauna

1. Gizakiak egitasmoak, Jaunak azken hitza.

2. Gizakiak garbi deritze bere jokabide guztiei,baina Jauna da kontzientziak aztertzen dituena.

3. Utzi Jaunaren esku zeure eginbeharraeta bete egingo dira zure egitasmoak.

4. Zerbaitetarako egiten du Jaunak guztia:gaiztoa ere bai, zigor-egunerako.

5. Jaunak higuin du bihotz-harroa,goiz edo berandu izango du zigorra.

6. Bekatua onginahi eta leialtasunaz ezabatzen da,gaizkiari Jaunarenganako begiruneaz egiten zaio ihes.

7. Jaunak onesten duenean norbaiten jokabidea,etsaiak ere adiskide bihurtzen dizkio.

8. Hobe ondasun gutxi zuzentasunez,irabazi handiak bidegabekeriaz baino.

9. Gizonak bere bidea aukeratzen du,baina Jauna da urratsak zuzentzen dituena.

Erregea

10. Jainkoaren izenean mintzo da erregea,ez du inoiz epai okerrik ematen;

11. baina Jaunarenak dira zuzen epaitzeko tresnak,neurgailu guztiak berak eginak dira.

12. Erregeak higuin ditu egintza gaiztoak,zuzentasunean oinarritzen baita errege-aulkia.

13. Egia esaten dutenak atsegin ditu erregeaketa zuzen mintzo direnak maite.

14. Erregearen haserreak heriotza iragartzen du,baina zuhurrak baretzea lortzen du.

15. Erregeak aurpegi argia, orduan bizia;haren onginahia euria dakarren hodeia.

16. Lortu zuhurtzia eta adimena,urre eta zilar garbia baino hobeak baitira.

17. Zuzenen bidea gaiztakeriatik urruntzen da,bizia gorde nahi duenak bere jokabidea zaintzen du.

18. Harropuzkeriaren ondoren hondamendia,handikeriaren ostean erorketa.

19. Hobe dohakabeekin batera apal izan,harroputzekin aberats izan baino.

20. Irakaspenari jaramon egiten dionak izango du arrakastarik.Zorionekoa Jaunarengan uste ona duena!

21. Zuhur epaitzen duena buruargitzat har daiteke;hitzak zenbat eta goxoago, orduan eta eraginkorrago.

22. Zentzu ona bizi-iturri da jabearentzat,zentzugabekeria zigor burugabearentzat.

23. Bihotz zuhurrekoak hitzak ere egokiak;are eraginkorragoak halakoaren esanak.

24. Hitz atseginak, ezti-abaraska:ahorako goxo, gorputzerako osasungarri.

25. Badira zuzen-itxurako jokabideak,baina azken finean heriotzarantz daramate.

26. Goseak eragiten dio lan beharginari,jan beharrak egiten baitio bultza.

27. Maltzurrak gaiztakeria prestatzen du bere barruan,eta beraren hitzak su kiskalgarri.

28. Maltzurrak liskarrak sortzen ditu,iraintzaileak lagunak ere urrunarazten.

29. Indarkeria-zaleak lagun hurkoa bereganatueta bide okerretik eramaten du.

30. Begiak ixten dituena asmo txarretan dabil,ezpainak estutzen dituenak egina du gaizkia.

31. Koroa eder dira ile urdinak buruan,jokabide zuzenaren ondorio dira eta.

32. Hobe eroapena adorea baino,nor bere buruaren jabe izatea hiriak menderatzea baino.

33. Gizakiak zotz eginez asmatu nahi geroa;erabakia, ordea, Jaunarena da.