Itun Zaharra

Itun Berria

Epaileak 19:1-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Israelen erregerik ez zen aldi haietan, Efraimgo mendialde urrutienean bizi zen lebitar batek Judako Belengo emakume bat hartu zuen ohaidetzat.

2. Baina, haserreturik, ohaideak alde egin zion gizonari bere aitarenera, Judako Belenera, eta bertan gelditu lau hilabetez.

3. Azkenean, senarra bertara joan zitzaion, hunkigarriro hitz eginez itzularazteko asmoz. Berekin zeramatzan lebitarrak morroi bat eta bi asto.Neskak etxean sarrarazi zuen; neskaren aitak ere, ikustean, poz handiz egin zion ongietorria.

4. Aitaginarrebak, neskaren aitak, etxean geldiarazi zuen eta bertan egon zen hiru egunez. Jan, edan eta bertan ematen zuten gaua.

5. Laugarren egunean, goizean goiz jaiki eta abiatzeko prestatu ziren. Neskaren aitak, ordea, esan zion suhiari:—Jan zerbait lehenbizi, indarrak hartzeko, eta joango zarete gero.

6. Jarri ziren, beraz, eta jan eta edan zuten biek elkarrekin. Gero, neskaren aitak esan zion:—Igaro ezazu, arren, beste gau bat hemen eta alai zaitez.

7. Lebitarra, ordea, jaiki egin zen abiatzeko. Baina aitaginarreba esan eta esan ari zitzaionez, bertan gelditu zen beste gau batez.

8. Bosgarren egunean, jaiki zen goizean goiz abiatzeko asmoz, baina neskaren aitak esan zion berriro:—Hartu indarrak. Geldi zaitezte ilunabarra arte.Eta biek jan zuten.

Irakurri kapitulu osoa Epaileak 19