Jaiki zen, orduan, lebitarra bere ohaide eta morroiarekin batera abiatzeko, baina aitaginarrebak esan zion:—Arratsaldea da; laster ilunduko du. Eman ezazue gaua hemen, egon lasai. Bihar, goizean goiz, joango zarete etxera.