Efraimen leinuko gizonak bildu, Jordan ibaia igaro eta Tzafon hirira joan ziren. Eta esan zioten Jefteri:—Zergatik joan zara amondarren kontra borrokara guri dei egin gabe? Su emango diogu zure etxeari, zu barrenean zarela!