Itun Zaharra

Itun Berria

Deuteronomioa 5:1-3 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Moisesek israeldar guztiak bildu eta esan zien: «Entzun, israeldarrok, gaur adierazten dizkizuedan lege eta erabakiak; ikas itzazue eta saiatu betetzen.

2. Jaunak gure Jainkoak ituna egin zuen gurekin Horeb mendian.

3. Ituna ez zuen burutu gure arbasoekin, gurekin baizik, gaur hemen bizirik gauden guztiokin.

Irakurri kapitulu osoa Deuteronomioa 5