Itun Zaharra

Itun Berria

Deuteronomioa 25:15-19 Elizen Arteko Biblia (EAB)

15. Behar bezalako pisu eta neurriak, zuzen eta zehatzak, izango dituzue; horrela, luzaro biziko zarete Jaunak zeuen Jainkoak emango dizuen lurraldean.

16. Izan ere, neurri faltsuak erabiliz zuzengabe jokatzen duena higuingarri zaio Jaunari zuen Jainkoari.

17. «Izan gogoan, Egiptotik atera eta honako bidean amalektarrek egin zizuetena:

18. nekatuta eta ahuldurik zentoztela, bidera irten eta taldearen atzealdean ezinean zetozenei eraso zieten, Jainkoaren begirunerik gabe.

19. Beraz, Jaunak zeuen Jainkoak jabetzan emango dizuen lurraldean, inguruko etsaiengandik libratu eta atsedena emango dizuenean, ezereztu egingo dituzue amalektarrak eta horien oroitzapena bera ere mundutik ezabatuko. Ez ahaztu gero!

Irakurri kapitulu osoa Deuteronomioa 25