Itun Zaharra

Itun Berria

Deuteronomioa 14:1-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. «Zuek Jaunaren zeuen Jainkoaren seme-alaba zarete. Ez duzue gorputza urratuko, ezta soilduko ere buruaren aurrealdea, dolua adierazteko.

2. Jaunarentzat zeuen Jainkoarentzat sagaraturiko herri zarete; berak hautatu zaituzte bere herri, bere jabego berezi, izateko.

3. «Ez duzue Jaunak debekaturiko ezer jango.

4. Hona hemen jan ditzakezuen animaliak: zezena, bildotsa, antxumea,

5. oreina, gazela, orkatza, basahuntza, antilopea, bisontea eta sarrioa.

6. Bitan banaturiko apatxak dituzten eta hausnartzaile diren animalia guztiak jan ditzakezue.

7. Beraz, hausnartzaileak diren edo apatxak bitan banaturik dituzten animalien artean ezin izango duzue jan, ez gamelua, ez erbia, ez azkonarra; hausnartzaile izan arren, ez baitute bitan banaturiko apatxik; kutsatutzat edukiko dituzue;

8. ezta urdea ere, bitan banaturiko apatxak dituen arren, ez baita hausnartzailea; beraz, kutsatutzat edukiko duzue. Ez duzue horien haragirik jango, ezta horien sarraskirik ukituko ere.

9. «Uretako piztietatik, hegalak eta ezkatak dituzten guztiak jan ditzakezue;

Irakurri kapitulu osoa Deuteronomioa 14