Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34

Itun Zaharra

Itun Berria

Deuteronomioa 14 Elizen Arteko Biblia (EAB)

Israel herriak Jauna aukeratu

1. «Zuek Jaunaren zeuen Jainkoaren seme-alaba zarete. Ez duzue gorputza urratuko, ezta soilduko ere buruaren aurrealdea, dolua adierazteko.

2. Jaunarentzat zeuen Jainkoarentzat sagaraturiko herri zarete; berak hautatu zaituzte bere herri, bere jabego berezi, izateko.

Animalia garbiak eta kutsatuak

3. «Ez duzue Jaunak debekaturiko ezer jango.

4. Hona hemen jan ditzakezuen animaliak: zezena, bildotsa, antxumea,

5. oreina, gazela, orkatza, basahuntza, antilopea, bisontea eta sarrioa.

6. Bitan banaturiko apatxak dituzten eta hausnartzaile diren animalia guztiak jan ditzakezue.

7. Beraz, hausnartzaileak diren edo apatxak bitan banaturik dituzten animalien artean ezin izango duzue jan, ez gamelua, ez erbia, ez azkonarra; hausnartzaile izan arren, ez baitute bitan banaturiko apatxik; kutsatutzat edukiko dituzue;

8. ezta urdea ere, bitan banaturiko apatxak dituen arren, ez baita hausnartzailea; beraz, kutsatutzat edukiko duzue. Ez duzue horien haragirik jango, ezta horien sarraskirik ukituko ere.

9. «Uretako piztietatik, hegalak eta ezkatak dituzten guztiak jan ditzakezue;

10. ez, ordea, hegal eta ezkata gabeak: kutsatutzat edukiko dituzue.

11. «Hegazti garbi guztiak jan ditzakezue;

12. hurrengo hauek, ordea, ezin izango dituzue jan: arranoa, gabiraia, itsas arranoa,

13. mirua eta mota guztietako saiak,

14. mota guztietako beleak,

15. ostruka, hontz zuria, kaioa, mota guztietako belatzak,

16. hontza, ibisa, zisnea,

17. belabeltza, uroiloa, itsas belea,

18. zikoina, mota guztietako koartzak, marti-oilarra eta saguzarra.

19. Intsektu hegaldun guztiak kutsatutzat edukiko dituzue; ezin izango dituzue jan.

20. Baina hegazti garbi guztiak jan ditzakezue.

21. «Ez duzue jango berez hildako abereren haragirik; eman zuekin bizi den etorkinari, jan dezan, edota saldu atzerritarrei. Zuek Jaunarentzat zeuen Jainkoarentzat sagaraturiko herri zarete.«Ez egosi antxumerik amaren esnetan.

Uztaren hamarrena Jaunari dagokio

22. «Urtero, zeuen lurreko uztaren emaitzen hamarrena bereiziko duzue.

23. Gariaren, ardo berriaren eta olioaren hamarrenak, abere handi nahiz txikien lehen-kumeekin batera, Jaunak zuen Jainkoak bizileku eta kultu-lekutzat aukeratuko duen tokira eramango dituzue, eta han otordu sakratua egingo Jaunaren aurrean. Horrela, zeuen bizitza osoan Jaunari begirune izaten ikasiko duzue.

24. Baina Jaunak zuen Jainkoak beretzat aukeratutako lekutik urruti bizi bazarete eta, Jaunak uzta oparoak eman dizkizuelarik, hamarrenak eramateko egin beharreko bidea luzeegia bada,

25. diruz trukatuko dituzue eta, dirua harturik, Jaunak aukeraturiko lekura joango zarete.

26. Diruaz, gura duzuena erosiko duzue han, abere handi nahiz txiki, ardoa, pattarra nahiz beste edozein gauza, eta Jaunaren zeuen Jainkoaren aurrean otordu sakratua egingo duzue eta festa ospatuko zeuen etxekoekin.

27. Ez utzi bertan behera zuekin hiri berean bizi den lebitarra, ez baitu zuek bezala lursailik ondaretzat hartu.

28. «Hiru urtez behin, urteko uztaren emaitzen hamarrena bereizi eta hiriko biltegian gordeko duzue;

29. horrela, ondaretzat zuek bezala lursailik hartu ez duen lebitarrak eta zuekin bizi diren etorkin, umezurtz eta alargunek zer jana izango dute; eta Jaunak zeuen Jainkoak eginkizun guztiak ongi burutzeko bidea emango dizue.