Itun Zaharra

Itun Berria

2 Samuel 23:17-26 Elizen Arteko Biblia (EAB)

17. Esan zuen: «Inola ere ez! Libra nazala Jaunak ur hau edatetik! Gizon horien odola edatea izango litzateke, beren bizia arriskatuz joan baitira». Eta ez zuen edan nahi izan.Hauxe egin zuten hiru gudari adoretsu haiek.

18. Tzeruiaren seme eta Joaben anaia Abixai zen ausarten buruzagi. Hirurehunen kontra astindu zuen honek bere lantza, eta izen handia hartu zuen hiru adoretsuen artean.

19. Hogeita hamarren artean bera izan zen ospetsuena eta guztien buruzagia. Hala ere, ez zen hiru haiek adinakoa izan.

20. Benaias, Joiadaren semea, gizon kementsua zen eta egintza handiak egina; Kabtzeelgoa zen. Honek hil zituen Ariel izeneko bi moabdar. Elurra ari zuen batean, urtegira jaitsi eta lehoia akabatu zuen bertan.

21. Berak hil zuen itxura bikaineko gizon egiptoar bat ere. Honek lantza zuen eskuan; hark, berriz, makila bat baizik ez. Kendu zion Benaiasek lantza eskutik egiptoarrari eta bere lantzaz hil zuen.

22. Horra, bada, zer egin zuen Joiadaren seme Benaiasek; horregatik, izen handia izan zuen hiru adoretsuen artean.

23. Hogeita hamarrak baino ospetsuago izan zen; baina ez zen hiru haiek adinakoa izan. Davidek bere zaintzaileen buru egin zuen.

24. Hogeita hamar haien artekoa zen Asahel, Joaben anaia; baita Belengo Elhanan ere, Dodoren semea. Eta

25. Harodeko Xama, Harodeko Elika;

26. Peleteko Heletz; Ira, Tekoako Ikexen semea;

Irakurri kapitulu osoa 2 Samuel 23