Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24

Itun Zaharra

Itun Berria

2 Samuel 23 Elizen Arteko Biblia (EAB)

Daviden azken hitzak

1. Hona Daviden azken hitzak:«Honela mintzo daJeseren seme David,goienean ezarritako gizona,Jakoben Jainkoaren gantzutua,Israelgo kantari eztia.

2. Jaunaren espirituamintzo da niregan,haren hitza nire ahoan.

3. Israelen Jainkoa mintzatu da,Israelen Harkaitzak esan dit:“Gizon-emakumeenagintari zuzena,Jainkoarekiko begirunezagintzen duena,

4. egunsentiko argia bezalakoa da,goiz-alba garbianjaikitzen den eguzkia,lur bustian ernetako belarraridiz-diz eragiten dion goiz-argia”.

5. Horrelakoxea nire ondorengotzaJainkoaren babespean.Egin du nirekin betiereko ituna,denetan ongi arautua eta sendoa.Berak ematen dit garaipen betea,berak betetzen nire irrika guztiak.

6. Maltzur-gaiztoak, aldiz,eskuan hartu gabebotatzen diren sasien antzeko,

7. ukitu behar dituenakburdina eta lantza-kirtenahartzen ditu,sutara bota eta erretzeko».

Daviden gudariak

8. Hona hemen Daviden gudari adoretsuen izenak:Ix-Baal hakmondarra, hiru ausarten buruzagia; hau da, bere lantza astinduz, zortziehun gizonen gainera oldartu eta denak batera hil zituen Adino etznetarra.

9. Honen ondoren Eleazar, Dodo ahohitarraren semea. Davidekin batera ziren hiru gudari adoretsuen artean zegoen hau ere, gudurako bilduak ziren filistearrei erronka egin zietenean. Israeldarrek atzera egin zuten,

10. baina hark tinko eutsi zion eta eskua, nekearen nekez, ezpatari itsatsia gelditu zitzaion arte jo zituen filistearrak. Egun hartan garaipen handia lortu zuen Jaunak. Jendea etorri zen berriro Eleazarrengana, baina harrapakinak hartzera bakarrik.

11. Honen ondoren, Xama, Age-ren semea, harartarra. Bilduak ziren filistearrak Lehi-n, eta jendea ihes egina zen filistearren aurretik. Bazen han dilista-sail bat.

12. Sailaren erdian tinkaturik, Xamak defendatu egin zuen sail hura, filistearrak hilez. Garaipen handia lortu zuen Jaunak.

13. Uztaroan, gudari ausarten hiru buruzagi Davidengana etorri ziren Adulamgo leizera. Filistear gudari-talde bat refatarren haranean zegoen etxolatua.

14. David, aldi hartan, bere babeslekuan zegoen; filistearrek, berriz, gudari-toki bat zuten Belenen.

15. Davidek gogo hau adierazi zuen: «Norbaitek Belengo atean dagoen urtegitik ura ekarriko balit edateko… !»

16. Hiru adoretsuek, filistearren gudari-tokira sartu, Belengo atean dagoen urtegitik ura atera eta eraman zioten Davidi. Honek, ordea, ez zuen edan nahi izan, eta isuri egin zuen Jaunarentzako eskaintza bezala.

17. Esan zuen: «Inola ere ez! Libra nazala Jaunak ur hau edatetik! Gizon horien odola edatea izango litzateke, beren bizia arriskatuz joan baitira». Eta ez zuen edan nahi izan.Hauxe egin zuten hiru gudari adoretsu haiek.

18. Tzeruiaren seme eta Joaben anaia Abixai zen ausarten buruzagi. Hirurehunen kontra astindu zuen honek bere lantza, eta izen handia hartu zuen hiru adoretsuen artean.

19. Hogeita hamarren artean bera izan zen ospetsuena eta guztien buruzagia. Hala ere, ez zen hiru haiek adinakoa izan.

20. Benaias, Joiadaren semea, gizon kementsua zen eta egintza handiak egina; Kabtzeelgoa zen. Honek hil zituen Ariel izeneko bi moabdar. Elurra ari zuen batean, urtegira jaitsi eta lehoia akabatu zuen bertan.

21. Berak hil zuen itxura bikaineko gizon egiptoar bat ere. Honek lantza zuen eskuan; hark, berriz, makila bat baizik ez. Kendu zion Benaiasek lantza eskutik egiptoarrari eta bere lantzaz hil zuen.

22. Horra, bada, zer egin zuen Joiadaren seme Benaiasek; horregatik, izen handia izan zuen hiru adoretsuen artean.

23. Hogeita hamarrak baino ospetsuago izan zen; baina ez zen hiru haiek adinakoa izan. Davidek bere zaintzaileen buru egin zuen.

24. Hogeita hamar haien artekoa zen Asahel, Joaben anaia; baita Belengo Elhanan ere, Dodoren semea. Eta

25. Harodeko Xama, Harodeko Elika;

26. Peleteko Heletz; Ira, Tekoako Ikexen semea;

27. Anatoteko Abiezer; Huxako Sabeni;

28. Ahoheko Tzalmon; Netofako Mahrai;

29. Heleb, Netofako Baanaren semea; Itai, Gibeako Ribai benjamindarraren semea;

30. Piratongo Benaias; Gaax ibarreko Hidai;

31. Arabako Abi-Albon; Barhumgo Azmabet;

32. Xaalbongo Eliahba; Gungo Jaxen; Jonatan,

33. Harargo Xamaren semea; Ahiam, Arargo Xarar-en semea;

34. Elifelet, Maakako Ahasbair-en semea; Eliam, Giloko Ahitofelen semea;

35. Karmelgo Hetzrai; Arbiko Paarai;

36. Igal, Tzobako Natanen semea; Gadeko Bani;

37. Amongo Tzelek; Beeroteko Nahrai, Tzeruiaren seme Joaben ezkutaria;

38. Jatirgo Ira eta Gareb;

39. eta Urias hitita. Guztira hogeita hamazazpi.