Itun Zaharra

Itun Berria

2 Samuel 23:13-20 Elizen Arteko Biblia (EAB)

13. Uztaroan, gudari ausarten hiru buruzagi Davidengana etorri ziren Adulamgo leizera. Filistear gudari-talde bat refatarren haranean zegoen etxolatua.

14. David, aldi hartan, bere babeslekuan zegoen; filistearrek, berriz, gudari-toki bat zuten Belenen.

15. Davidek gogo hau adierazi zuen: «Norbaitek Belengo atean dagoen urtegitik ura ekarriko balit edateko… !»

16. Hiru adoretsuek, filistearren gudari-tokira sartu, Belengo atean dagoen urtegitik ura atera eta eraman zioten Davidi. Honek, ordea, ez zuen edan nahi izan, eta isuri egin zuen Jaunarentzako eskaintza bezala.

17. Esan zuen: «Inola ere ez! Libra nazala Jaunak ur hau edatetik! Gizon horien odola edatea izango litzateke, beren bizia arriskatuz joan baitira». Eta ez zuen edan nahi izan.Hauxe egin zuten hiru gudari adoretsu haiek.

18. Tzeruiaren seme eta Joaben anaia Abixai zen ausarten buruzagi. Hirurehunen kontra astindu zuen honek bere lantza, eta izen handia hartu zuen hiru adoretsuen artean.

19. Hogeita hamarren artean bera izan zen ospetsuena eta guztien buruzagia. Hala ere, ez zen hiru haiek adinakoa izan.

20. Benaias, Joiadaren semea, gizon kementsua zen eta egintza handiak egina; Kabtzeelgoa zen. Honek hil zituen Ariel izeneko bi moabdar. Elurra ari zuen batean, urtegira jaitsi eta lehoia akabatu zuen bertan.

Irakurri kapitulu osoa 2 Samuel 23