Itun Zaharra

Itun Berria

2 Samuel 18:1-5 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Davidek, berekin zuen gudarosteari begiraldia egin ondoren, milako eta ehuneko gudalburuak ezarri zituen.

2. Davidek banatu egin zuen gudarostea: hirutatik bat Joaben menpe jarri zuen, beste heren bat Tzeruiaren seme eta Joaben anaia zen Abixairen menpe, eta beste heren bat Gateko Itairen menpe. Esan zien erregeak gudariei:—Zuekin aterako naiz ni ere.

3. Gudariek ihardetsi zioten:—Ez atera. Ihes egin beharrik bagenu, inor ere ez litzateke gutaz arduratuko; gutariko erdiak hilko balira ere, bost axola. Zuk, aldiz, gutako hamar milak adina balio duzu. Hobe duzu, beraz, hirian gelditu, handik guri laguntzeko.

4. Erregeak, orduan:—Egokien iruditzen zaizuena eginen dut.Erregea, beraz, hiriko ate ondoan jarri zen, gudaroste osoa ehuneko eta milako taldeetan ateratzen zen bitartean.

5. Erregeak agindu hau eman zien Joabi, Abixairi eta Itairi:—Hartu eztiki Absalom gaztea.Gudaroste osoak aditu zuen erregeak Absalomi buruz gudalburu guztiei agindutakoa.

Irakurri kapitulu osoa 2 Samuel 18