Davidek banatu egin zuen gudarostea: hirutatik bat Joaben menpe jarri zuen, beste heren bat Tzeruiaren seme eta Joaben anaia zen Abixairen menpe, eta beste heren bat Gateko Itairen menpe. Esan zien erregeak gudariei:—Zuekin aterako naiz ni ere.