Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 16:15-35 Elizen Arteko Biblia (EAB)

15. Gogoan du etengabe bere ituna,mila gizalditarako hitzemana:

16. Abrahamekin eginiko ituna,Isaaki emaniko zin-hitza.

17. Jakobi legetzat ziurtatua,Israeli betiko ituntzat emana,

18. hau esatean:“Zuei dizuet emangoKanaan lurraldea,hauxe da zuen ondare-zatia”.

19. «Gutxi batzuk besterik ez ziren,etorkin-taldetxo bat besterik ez;

20. nazio batetik bestera ibili ziren,erreinuz erreinu.

21. Baina Jainkoak ez zuen utziinork zapal zitzan,haiengatik erregeakmehatxatu zituen:

22. “Ez ukitu nire aukeratuak,ez egin kalterik nire profetei”.

23. «Kanta Jaunari, lurtar guztiok,hots egin egunez egun salbatzaile dela.

24. Zabaldu haren ospea atzerrietan,haren mirariak herri guztietan!

25. Handia baita Jauna,guztiz goresgarria,jainko guztien aldean beldurgarria.

26. Huts diraatzerritarren jainko guztiak;Jaunak, ordea, zeruak egin ditu.

27. Distira eta handitasunaditu inguruan,indarra eta poza bere bizilekuan.

28. Goretsi Jauna, munduko herriok,goretsi Jaunaren ospea eta indarra,

29. goretsi Jaunaren izen ospetsua!Sartu haren aurreraeskaintzak eramanez,adora Jauna,bere santutasunez agertzean.

30. «Ikara zaitezte haren aitzinean,lurtar guztiok!Sendo ezarri du mundua,ez du koloka egingo.

31. Poz bedi zerua, alaitu lurra,esan atzerrietan: “Errege da Jauna”!

32. Egin beza burrunba itsasoaketa bertako guztiak,egin festa landa zabalaketa bertan dagoenak,

33. poz-oihu basoko zuhaitzek oro,lurra gobernatzera datorrenJaunaren aurrean.

34. Goretsazue Jauna, ona baita,haren maitasuna betikoa baita.

35. Esaiozue: “Salba gaitzazu,Jainko salbatzaile horrek.Aska gaitzazueta bildu nazioen artetik,zure izen santuari eskerrak emanez,zure gorespena harro abes dezagun.

Irakurri kapitulu osoa 1 Kronikak 16