Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 1:32-46 Elizen Arteko Biblia (EAB)

32. Abrahamek, Ketura bere ohaideagandik, honako seme hauek izan zituen: Zimran, Jokxan, Medan, Madian, Ixbak eta Xuah. Jokxanen semeak: Xeba eta Dedan.

33. Madianen semeak: Efa, Efer, Henok, Abida eta Eldaa. Hauek guztiak Keturaren seme izan ziren.

34. Abrahamek Isaak ere sortu zuen. Isaaken semeak Esau eta Israel izan ziren.

35. Esauren semeak: Elifaz, Reuel, Jeux, Jalam eta Korah.

36. Elifazen semeak: Teman, Omar, Tzefi, Gatam, Kenaz, Timna eta Amalek.

37. Reuelen semeak: Nahat, Zerah, Xama eta Miza.

38. Seirren semeak: Lotan, Xobal, Tzibon, Ana, Dixon, Etzer eta Dixan.

39. Lotanen semeak: Hori eta Homam. Lotanek arreba bat zuen: Timna.

40. Xobalen semeak: Alian, Manahat, Eval, Xefi eta Onam. Tzibonen semeak: Aia eta Ana.

41. Anaren semea: Dixon. Dixonen semeak: Hamran, Exban, Jitran eta Keran.

42. Etzerren semeak: Bilhan, Zaaban eta Jaakan. Dixonen semeak: Utz eta Aran.

43. Hona hemen Edom lurraldean izan ziren erregeak, israeldarrek erregerik izan aurretik: Bela, Beorren semea, Dinhaba hirikoa;

44. Belaren ondoren Jobab, Zerahen semea, Botzrakoa;

45. Jobaben ondoren Huxam, temandarren lurraldekoa.

46. Huxamen ondoren Hadad, Bedaden semea, Abitekoa. Honek menderatu zituen madiandarrak Moab lurraldean.

Irakurri kapitulu osoa 1 Kronikak 1