14. Ahinadab, Idoren semea, Mahanaimen;
15. Ahimaatz, Neftalin; hau ere Salomonen alaba batekin ezkondua zegoen, Bosmat-ekin;
16. Baana, Huxairen semea, Axerren eta Alot-en;
17. Josafat, Paruahen semea, Isakarren;
18. Ximi, Elaren semea, Benjaminen;
19. Geber, Uriren semea, Galaad lurraldean, amortarren errege Sihon-en eta Baxango errege Og-en lurralde izanikoan. Judan ere eskualdeburu bat zegoen.
20. Juda eta Israelgo jendea itsasertzeko hondarra bezain ugaria zen. Bazuten jan-edaririk aski eta pozik bizi ziren.