Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregeak 4:11-14 Elizen Arteko Biblia (EAB)

11. Abinadaben semea, Salomonen alaba Tafat-ekin ezkondua, Dor mendialde osoan;

12. Baana, Ahiluden semea, Taanak-en, Megidon eta Tzartan ondoan dagoen Bet-Xanen, Izreel baino beherago, Bet-Xandik Abel-Meholaraino, Jokmoam baino harantzago;

13. Geberren semea, Galaadeko Ramot hirian; bere ardurapekoak zituen honek Manasesen seme Jairen Herrixkak, Galaaden zeudenak; bere ardurapekoa zuen Baxan lautadan dagoen Argob eskualdea ere: harresiak eta brontzezko morroiloak zituzten hirurogei hiri handi;

14. Ahinadab, Idoren semea, Mahanaimen;

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregeak 4