Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 9:50-62 Elizen Arteko Biblia (EAB)

50. Baina Jesusek erantzun:—Ez eragotzi, zeren zuen kontra ez dagoena zuen alde baitago.

51. Mundu honetatik eramana izateko garaia bazetorkiolarik, Jerusalemera joateko erabaki sendoa hartu zuen Jesusek.

52. Mandatari batzuk bidali zituen aurretik, eta Samariako herri batean sartu ziren Jesusi ostatua prestatzeko.

53. Baina herrikoek ez zuten hartu nahi izan, Jerusalemera zihoala eta.

54. Hori ikusirik, Santiago eta Joan ikasleek esan zioten: «Jauna, aginduko al dugu zerutik tximista erori eta garbi ditzan?»

55. Baina Jesusek, haiengana itzulirik, haserre egin zien.

56. Gero, beste herri batera joan ziren.

57. Bidean zihoazela, batek esan zion Jesusi:—Noranahi jarraituko dizut.

58. Jesusek esan zion:—Azeriek badituzte zuloak eta aireko hegaztiek habiak; Gizonaren Semeak, ordea, ez du burua non ezarri.

59. Beste bati esan zion:—Jarraitu niri.Baina hark erantzun:—Jauna, uztazu lehenbizi aitaren hiletak egitera joaten.

60. Eta Jesusek:—Utzi hilei beren hildakoen hiletak egiten; zu zoaz Jainkoaren erregetza hots egitera.

61. Beste batek, berriz, esan zion:—Jarraituko dizut, Jauna, baina uztazu aurrena etxekoei agur egiten.

62. Baina Jesusek erantzun:—Goldeari heldu eta atzera begiratzen duena ez da gai Jainkoaren erreinurako.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 9