Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 23:52-55 Elizen Arteko Biblia (EAB)

52. Josek, beraz, Pilatogana aurkeztu eta Jesusen gorpua eskatu zion.

53. Jesus gurutzetik eraitsirik, izara batean bildu zuen eta haitzean zulaturiko eta oraindik beste inor ehortzi gabeko hilobi batean ezarri.

54. Festarako prestaketak egiteko eguna zen eta larunbata hastera zihoan.

55. Galileatik Jesusekin etorritako emakumeek, Joseren atzetik joanik, hilobia ikusi zuten eta Jesusen gorpua nola ezartzen zuten begiratu.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 23