Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 23:42-53 Elizen Arteko Biblia (EAB)

42. Gero, gaineratu zuen:—Jesus, oroit zaitez nitaz errege izatera iritsiko zarenean.

43. Jesusek erantzun zion:—Benetan diotsut: Gaur nirekin izango zara paradisuan.

44. Eguerdi aldea zen, eta ilundu egin zuen lurbira guztian hirurak arte.

45. Eguzkia ezkutatu egin zen, eta santutegiko oihala erdiz erdi urratu zen.

46. Jesusek, oihu handia eginez, esan zuen: «Aita, zure eskuetan jartzen dut bizia». Hau esanik, azken arnasa eman zuen.

47. Erromatar ehuntariak, gertatua ikusirik, Jainkoa goretsi zuen, esanez: «Benetan gizon hau zintzoa zen!»

48. Ikuskizunera joandako jende guztia, gertatua ikusirik, bular-joka itzuli zen hirira.

49. Jesusen ezagun guztiak, baita Galileatik jarraitu zioten emakumeak ere, urrutixeago zeuden begira.

50. Orduan, kontseiluko kide bat etorri zen, Jose zeritzana, gizon on eta zintzoa;

51. honek ez zituen ontzat eman Biltzar Nagusiaren erabakia eta jokabidea. Judeako Arimatea herrikoa zen izatez, eta Jainkoaren erregetza noiz iritsiko zain zegoen.

52. Josek, beraz, Pilatogana aurkeztu eta Jesusen gorpua eskatu zion.

53. Jesus gurutzetik eraitsirik, izara batean bildu zuen eta haitzean zulaturiko eta oraindik beste inor ehortzi gabeko hilobi batean ezarri.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 23