Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 23:2-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

2. Han, salatzen hasi zitzaizkion: «Gure nazioa nahaspilatzen harrapatu dugu gizon hau; enperadoreari zergak ordaintzea galarazten du eta bera Mesias, erregea, dela esaten».

3. Pilatok galdetu zion:—Zu al zara juduen erregea?Jesusek erantzun zion:—Zeuk diozu.

4. Pilatok apaizburu eta jende-taldeari esan zien:—Nik ez dut gizon hau kondenatzeko batere arrazoirik aurkitzen.

5. Baina haiek, behin eta berriro: «Judea osoan barrena herria asaldatzen ari da bere irakaspenez; Galilean hasi zen eta honaino iritsi da».

6. Hori entzutean, gizon hura galilearra al zen galdetu zuen Pilatok.

7. Eta, Herodesen eskumenekoa zela jakinik, hari bidali zion, Jerusalemen baitzen egun haietan.

8. Biziki poztu zen Herodes Jesus ikusteaz, aspaldian baitzuen hura ezagutzeko gogoa, hartaz entzuten zituenengatik; mirariren bat egiten ikusiko zuela ere espero zuen.

9. Herodesek galdera asko egin zion, baina Jesusek ez zion hitzik erantzun.

10. Bitartean, han ari ziren apaizburu eta lege-maisuak salatu eta salatu.

11. Herodesek, bere soldaduekin batera, mespretxu eta isekaz erabili zuen Jesus eta, jantzi distiratsu bat soinean jarririk, berriro Pilatogana bidali zuen.

12. Egun hartan, adiskidetu egin ziren Herodes eta Pilato, etsai baitziren lehen.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 23