Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 19:1-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Jesus Jerikon sartu eta herrian barrena zihoan.

2. Bazen han Zakeo izeneko gizon bat, zergalari-burua, oso aberatsa.

3. Jesus zein zen ikusi nahirik zebilen, baina ezin zuen jendearengatik, txikia baitzen.

4. Lasterka aurrerago joan eta pikondo batera igo zen, Jesus ikusteko, handik igaro behar baitzuen.

5. Jesusek, hara iristean, gora begiratu eta esan zion: «Zakeo, jaitsi berehala, gaur zure etxean gelditu behar dut eta».

6. Jaitsi zen, bada, berehala eta pozik hartu zuen etxean.

7. Hori ikusirik, denak marmarka hasi ziren: «Bekatari baten etxera joan duk ostatuz».

8. Zakeok, berriz, zutiturik, Jaunari esan zion:—Jauna, neure ondasunen erdiak behartsuei ematen dizkiet eta, inori ezer ostu badiot, lau halako bihurtuko diot.

9. Jesusek esan zion:—Gaur iritsi da salbamena etxe honetara, gizon hau ere Abrahamen ondorengoa baita.

10. Izan ere, Gizonaren Semea galdua zegoena bilatzera eta salbatzera etorri da.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 19