Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 17:12-19 Elizen Arteko Biblia (EAB)

12. Herri batean sartzerakoan, hamar legendun atera zitzaizkion bidera. Urruti gelditurik,

13. deiadarka esan zioten:—Jesus, Maisu, erruki zakizkigu!

14. Jesusek, ikustean, esan zien:—Joan eta azaldu apaizengana.Bidean zihoazela, garbi gelditu ziren.

15. Haietako bat, sendatua zegoela oharturik, Jainkoa deiadarka goratuz itzuli

16. eta Jesusen oinetara ahuspez erori zen, eskerrak emanez; samariarra zen bera.

17. Jesusek esan zuen: «Ez ote dira hamarrak garbi gelditu? Non dira beste bederatziak?

18. Ez al da izan atzerritar hau besterik Jainkoa goratzera etortzeko?»

19. Gero, esan zion: «Jaiki eta zoaz; zeure sinesmenak salbatu zaitu».

Irakurri kapitulu osoa Lukas 17