Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 17:1-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Jesusek esan zien ikasleei: «Nahitaezkoa da munduan galbideak gertatzea, baina dohakabea inoren sinesmena galbidean jartzen duena!

2. Hobe luke errotarri bat lepotik lotu eta itsasora botako balute, txiki hauetakoren bat galbidean jartzea baino.

3. Kontuz ibili!«Senideren batek iraintzen bazaitu, egiozu errieta, eta, damutzen bada, barkatu.

4. Eta egunean zazpi aldiz iraintzen bazaitu eta zazpi aldiz etortzen bazaizu “Damu dut” esanez, barkatu».

5. Apostoluek eskatu zioten Jaunari:—Gehi ezazu sinesmena guregan.

6. Jaunak erantzun zuen:—Sinesmena bazenute, mostaza-hazia bezain txikia izanik ere, pikondo honi «Atera hortik eta landatu itsasoan» esango zeniokete, eta obeditu egingo lizueke.

7. «Emazue zuetako batek morroi bat duela soro-lan edo artzaintzarako. Morroia etxeratzean, “Hator berehala mahaira” esaten ote dio?

8. Ez ote dio beste hau esaten: “Presta iezadak afaria, jantzi amantala eta zerbitza nazak, nik afaldu bitartean; ondoren, afalduko duk hik”?

Irakurri kapitulu osoa Lukas 17