Itun Zaharra

Itun Berria

Kolosarrei 1:8-15 Elizen Arteko Biblia (EAB)

8. Hark jakinarazi digu nolako maitasuna sortzen duen zuengan Espirituak.

9. Horregatik, berri hauek aditu genituen egunetik etengabe ari gara zuen alde otoitzean. Jainkoari eskatzen diogu, jakinduria osoz eta Espirituak ematen duen ulermenaz jantzirik, Jainkoaren nahia zein den bete-betean ezagut dezazuela.

10. Horrela, Jaunari zor zaion bezala biziko zarete, atsegin duen guztia eginez, era guztietako egintza onen fruitua emanez eta Jainkoa gero eta sakonago ezagutuz.

11. Jainkoaren ahalmen aintzatsuak indar zaitzatela, dena jasateko eroapena eta pazientzia izan ditzazuen,

12. eta, bozkarioz beterik, eskerrak eman diezazkiozuen Aitari, argiaren erreinuan bere herri santuarentzat prestaturik dituen ondasunetan parte izateko gai egin zaituztenari.

13. Berak atera gaitu ilunpearen menpetik eta bere Seme maitearen erreinura aldatu;

14. honengan dugu askapena, bekatuen barkamena.

15. Jainko ikusezinaren irudi da Kristo,izaki guztietan lehen-sortua.

Irakurri kapitulu osoa Kolosarrei 1