Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4

Itun Zaharra

Itun Berria

Kolosarrei 1 Elizen Arteko Biblia (EAB)

Agurra

1. Nik, Paulok, Jainkoak hala nahirik, Kristo Jesusen apostolu naizen honek, eta Timoteo anaiak Kolosan bizi zareten kristau fededun eta senide leialoi idazten dizuegu.

2. Jainko gure Aitak eman biezazkizue grazia eta bakea.

SARRERA (1,3-14)

Esker oneko otoitza

3. Zuen alde otoitz egitean, eskerrak ematen dizkiogu etengabe Jainkoari, Jesu Kristo gure Jaunaren Aitari,

4. jakin baitugu nola sinesten duzuen Kristo Jesusengan eta nola maite dituzuen fededun guztiak;

5. zeruan Jainkoak zuentzat prestatua duen sariaren itxaropenak eragiten dizue horretara, berri ona —egiaren mezua— zuengana iritsi zenean ezagutu zenuten itxaropenak, alegia.

6. Berri onaren mezua, Jainkoaren onginahiaren berri izan eta egiaz ezagutu zenuten egunetik bertatik ari da zuen artean hazten eta fruitua ekartzen, mundu guztian ari den bezalaxe.

7. Epafras gure lankide maiteak eta zuentzat Kristoren zerbitzari leial denak irakatsi zizuen horrela.

8. Hark jakinarazi digu nolako maitasuna sortzen duen zuengan Espirituak.

Kristauen alde otoitza

9. Horregatik, berri hauek aditu genituen egunetik etengabe ari gara zuen alde otoitzean. Jainkoari eskatzen diogu, jakinduria osoz eta Espirituak ematen duen ulermenaz jantzirik, Jainkoaren nahia zein den bete-betean ezagut dezazuela.

10. Horrela, Jaunari zor zaion bezala biziko zarete, atsegin duen guztia eginez, era guztietako egintza onen fruitua emanez eta Jainkoa gero eta sakonago ezagutuz.

11. Jainkoaren ahalmen aintzatsuak indar zaitzatela, dena jasateko eroapena eta pazientzia izan ditzazuen,

12. eta, bozkarioz beterik, eskerrak eman diezazkiozuen Aitari, argiaren erreinuan bere herri santuarentzat prestaturik dituen ondasunetan parte izateko gai egin zaituztenari.

13. Berak atera gaitu ilunpearen menpetik eta bere Seme maitearen erreinura aldatu;

14. honengan dugu askapena, bekatuen barkamena.

KRISTOREN MISTERIOA (1,15—2,5)

Jainkoaren salbamen-asmoa, Kristorengan burutuaKristorengan burutua: 15-20 tx.ek gorazarre kristologiko bikaina ematen digute. Kristoren lehentasuna abesten du, kreazioan (15-17 tx.ak) eta Jesusen Pazkoan sorturiko gizadi berrian (18-20 tx.ak).

15. Jainko ikusezinaren irudi da Kristo,izaki guztietan lehen-sortua.

16. Beraren bidez sortu zituen Jainkoakzeru-lurretan diren gauza guztiak,ageri direnak eta ez direnak:munduan agintzen duten ahalmen,nagusi, aginte eta botereak.Kristo da sortua izan den guztiareneredu eta helburu.

17. Gauza guztiak baino lehenagoda bera, eta berari eskerdiraute elkarloturik.

18. Kristo da gorputzaren burua,Elizarena alegia.Bera da hasiera,hildakoen artetik lehen piztua,eta gauza guztietanlehentasuna dagokio;

19. Jainkoak nahi izan baitubere izaeraren beteaKristorengan egotea,

20. eta honen bitartez gauza guztiakberekin adiskidetzea,bai zerukoak eta bai lurrekoak,berak gurutzean isuritako odolazbakea ekarriz.

Kristoren bitartez Jainkoarekin adiskidetuak

21. Zuek ere, garai batean, Jainkoarengandik urruti zeundeten eta haren etsai zineten zeuen egintza txarrengatik.

22. Baina orain berekin adiskidetu egin zaituzte Jainkoak, Kristok bere gorputz hilkorrean jasandako heriotzari esker, beraren aurrean santu, errugabe eta akats gabe ager zaitezten.

23. Horretarako, ordea, sinesmenean sendo oinarriturik, entzun duzuen berri onari esker duzuen itxaropenean ongi finkatuak iraun behar duzue. Berri on hori zerupeko izaki guztiei hots egin zaie, eta ni, Paulo, berri on horren zerbitzari egin nau Jainkoak.

Pauloren ministerioa Kristoren misterioaren zerbitzuan

24. Pozik nago orain, zuen alde jasaten ditudan sufrimenduengatik. Horrela, gorputzean jasaten ari naizen atsekabeak Kristoren atsekabeei eransten dizkiet haren gorputza den Elizaren alde.

25. Elizaren zerbitzari bihurtu naiz ni, Jainkoak bere mezua zuei oso-osorik eramateko eginkizuna eman baitit.

26. Mezua Jainkoaren asmo ezkutuari buruzkoa da, mendeetan eta gizaldietan gordea eduki ondoren, orain bere fededunei agerturiko asmoari buruzkoa, alegia.

27. Hauei jakinarazi nahi izan die Jainkoak zein aberats eta aintzatsu den jentilentzat asmo ezkutu hori; zuengan den eta aintzarako itxaropen duzuen Kristori buruz ari natzaizue.

28. Kristo hauxe ari gara hots egiten, denei aholku emanez eta ahalegin guztian irakatsiz, denak beren kristau-bizitzan heldutasun betera irits daitezen.

29. Honetarako nekatzen eta borrokatzen naiz, niregan kemen handiz ari den Kristoren indarra euskarri dudalarik.