Itun Zaharra

Itun Berria

Kolosarrei 1:2-20 Elizen Arteko Biblia (EAB)

2. Jainko gure Aitak eman biezazkizue grazia eta bakea.

3. Zuen alde otoitz egitean, eskerrak ematen dizkiogu etengabe Jainkoari, Jesu Kristo gure Jaunaren Aitari,

4. jakin baitugu nola sinesten duzuen Kristo Jesusengan eta nola maite dituzuen fededun guztiak;

5. zeruan Jainkoak zuentzat prestatua duen sariaren itxaropenak eragiten dizue horretara, berri ona —egiaren mezua— zuengana iritsi zenean ezagutu zenuten itxaropenak, alegia.

6. Berri onaren mezua, Jainkoaren onginahiaren berri izan eta egiaz ezagutu zenuten egunetik bertatik ari da zuen artean hazten eta fruitua ekartzen, mundu guztian ari den bezalaxe.

7. Epafras gure lankide maiteak eta zuentzat Kristoren zerbitzari leial denak irakatsi zizuen horrela.

8. Hark jakinarazi digu nolako maitasuna sortzen duen zuengan Espirituak.

9. Horregatik, berri hauek aditu genituen egunetik etengabe ari gara zuen alde otoitzean. Jainkoari eskatzen diogu, jakinduria osoz eta Espirituak ematen duen ulermenaz jantzirik, Jainkoaren nahia zein den bete-betean ezagut dezazuela.

10. Horrela, Jaunari zor zaion bezala biziko zarete, atsegin duen guztia eginez, era guztietako egintza onen fruitua emanez eta Jainkoa gero eta sakonago ezagutuz.

11. Jainkoaren ahalmen aintzatsuak indar zaitzatela, dena jasateko eroapena eta pazientzia izan ditzazuen,

12. eta, bozkarioz beterik, eskerrak eman diezazkiozuen Aitari, argiaren erreinuan bere herri santuarentzat prestaturik dituen ondasunetan parte izateko gai egin zaituztenari.

13. Berak atera gaitu ilunpearen menpetik eta bere Seme maitearen erreinura aldatu;

14. honengan dugu askapena, bekatuen barkamena.

15. Jainko ikusezinaren irudi da Kristo,izaki guztietan lehen-sortua.

16. Beraren bidez sortu zituen Jainkoakzeru-lurretan diren gauza guztiak,ageri direnak eta ez direnak:munduan agintzen duten ahalmen,nagusi, aginte eta botereak.Kristo da sortua izan den guztiareneredu eta helburu.

17. Gauza guztiak baino lehenagoda bera, eta berari eskerdiraute elkarloturik.

18. Kristo da gorputzaren burua,Elizarena alegia.Bera da hasiera,hildakoen artetik lehen piztua,eta gauza guztietanlehentasuna dagokio;

19. Jainkoak nahi izan baitubere izaeraren beteaKristorengan egotea,

20. eta honen bitartez gauza guztiakberekin adiskidetzea,bai zerukoak eta bai lurrekoak,berak gurutzean isuritako odolazbakea ekarriz.

Irakurri kapitulu osoa Kolosarrei 1