Itun Zaharra

Itun Berria

Hebrearrei 7:13-24 Elizen Arteko Biblia (EAB)

13. Hemen adierazten dena, berriz, Jesus gure Jauna alegia, beste leinu batekoa da, inoiz aldare-gizonik izan ez duen leinukoa,

14. aski ezaguna baita Judaren leinutik datorrela gure Jauna, eta Moisesek aipatu ere ez zuen egin leinu hori apaizei buruz hitz egitean.

15. Eta oraindik argiago da hori, baldin beste apaiz bat sortu bada Melkisedeken antzera,

16. hau da, ez giza legeen arabera, desegin ezin den bizi baten indarrari esker baizik.

17. Izan ere, honela dago esana: Betiko zu apaiz, Melkisedeken antzera.

18. Beraz, alde batetik, balio gabe gelditu da aurreko erakundea, ezer gutxitarako balio zuelako eta alferrikakoa zelako

19. —legeak ez baitzuen ezer bere betera eraman—; bestetik, Jainkoarengana hurbiltzen gaituen itxaropen bikainago bati ematen zaio hasiera.

20. Hau guztia ez zen zinik gabe gertatu. Lebiren ondorengoak bai, zinik gabe izan ziren apaiz izendatuak;

21. Jesus, ordea, zin eginez izendatu zuen Jainkoak, hartaz esaten denez: Zin egina du Jaunak eta ez zaio damutuko: «Betiko zara zu apaiz».

22. Horrela, itun bikainagoaren bermatzaile da Jesus.

23. Gainera, apaiz lebitarrak asko ziren, ezin baitzuten iraun, hil egiten zirelako;

24. Jesusek, ordea, beti irauten duenez, inoiz amaituko ez den apaizgoa du.

Irakurri kapitulu osoa Hebrearrei 7