Itun Zaharra

Itun Berria

Galaziarrei 5:4-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. Moisesen legearen bidetik salbamena lortu nahi duzuenok, Kristorengandik bereizi egin zarete eta Jainkoaren onginahitik saihestu.

5. Gu, berriz, Jainkoak, Espirituaren egitez eta sinesmenari esker, salbamena emango digun itxaropenez bizi gara.

6. Izan ere, Jesu Kristorenak garenontzat, erdaindua izateak edo ez izateak ez du ezer balio; balio duena maitasun-egintzetan agertzen den sinesmena da.

7. Ongi ari zineten lasterketan. Nork jarri zizuen oztopoa bidean, egiari ez jarraitzeko?

8. Deitzen zaituzten Jainkoak behintzat ez dizue horretara eragin.

Irakurri kapitulu osoa Galaziarrei 5