Itun Zaharra

Itun Berria

Erromatarrei 12:10-17 Elizen Arteko Biblia (EAB)

10. Maita ezazue elkar bihotzez senide on bezala, elkar nork baino nork maiteago izaten saiatuz.

11. Izan saiatuak eta ez nagi; izan gogoz kartsu, Jauna zerbitzatzeko beti prest.

12. Bizi zaitezte itxaropenean alai; izan eroapen handiko ezbeharrean eta iraupentsu otoitzean.

13. Lagundu fededunei beren beharretan; eman gogoz ostatu arrotzari.

14. Bedeinka itzazue erasotzen dizuetenak, bedeinkatu eta ez madarikatu.

15. Poztu pozez daudenekin; egin negar negarrez daudenekin.

16. Bizi zaitezte elkar ongi hartuz; ez izan handinahi, apalen mailako baizik; ez jo zeuen buruak jakintsutzat.

17. Ez itzuli inori gaitzik gaitz orde. Saia zaitezte gizon-emakume guztiei ongi egiten.

Irakurri kapitulu osoa Erromatarrei 12