7. Maitasunak dena barkatzen du,dena sinesten, dena itxaroten,dena ongi eramaten.
8. Maitasuna ez da behin ere itzaltzen.Profezi dohainadesagertu egingo da,hizketa arrotzez mintzatzeaamaituko,ezaguera ere amaituko.
9. Erdizkakoa baita oraingure ezaguera,erdizkakoa gure profezia;
10. eta, bete-betekoa iristean,desagertu egingo da erdizkakoa.
11. Haur nintzenean,haur bezala mintzo nintzen,haur bezala sentitzen nuen,haur bezala juzgatzen.Gizon egin naizenean,utzi egin ditut haur-gauzak.
12. Orain dena ilun ikusten dugu,ispiluan bezala;gero aurrez aurre ikusiko dugu;orain erdizka ezagutzen dut;gero oso-osoan ezagutuko dut dena,Jainkoak neuezagutzen nauen bezala.
13. Hiru gauza ditugu oraindanik,iraunkor direnak: sinesmena,itxaropena eta maitasuna;baina hiruretan handienamaitasuna da.