Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16

Itun Zaharra

Itun Berria

1 Korintoarrei 13 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Nahiz eta gizakien eta aingeruen hizkuntzez hitz egin, maitasunik ez badut, brontze soinulari eta ezkila tintinlari besterik ez naiz.

2. Nahiz eta profezi dohaina izan, nahiz eta misterio guztiak eta munduko jakintza guztiak ezagutu eta mendiak lekuz aldatzeko adinako sinesmena izan, maitasunik ez badut, ez naiz ezer.

3. Dudan guztia behartsuen artean banatu eta neure gorputza erretzeraino emanik ere , maitasunik ez badut, ez naiz ezer.

4. Maitasuna eraman onekoaeta bihozbera da;ez du bekaizkeriarik,ez handiusterik, ez harropuzkeriarik.

5. Ez da lotsagabea, ez berekoia,ez haserrekorra;kaltea ez du gogoan hartzen.

6. Ez da bidegabekeriaz pozten,baizik eta egian pozten da.

7. Maitasunak dena barkatzen du,dena sinesten, dena itxaroten,dena ongi eramaten.

8. Maitasuna ez da behin ere itzaltzen.Profezi dohainadesagertu egingo da,hizketa arrotzez mintzatzeaamaituko,ezaguera ere amaituko.

9. Erdizkakoa baita oraingure ezaguera,erdizkakoa gure profezia;

10. eta, bete-betekoa iristean,desagertu egingo da erdizkakoa.

11. Haur nintzenean,haur bezala mintzo nintzen,haur bezala sentitzen nuen,haur bezala juzgatzen.Gizon egin naizenean,utzi egin ditut haur-gauzak.

12. Orain dena ilun ikusten dugu,ispiluan bezala;gero aurrez aurre ikusiko dugu;orain erdizka ezagutzen dut;gero oso-osoan ezagutuko dut dena,Jainkoak neuezagutzen nauen bezala.

13. Hiru gauza ditugu oraindanik,iraunkor direnak: sinesmena,itxaropena eta maitasuna;baina hiruretan handienamaitasuna da.