Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 4:34-49 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

Moisesek, Aaronek eta elkarte-arduradunek Kehat, Gerxon eta Merariren ondorengo lebitar guztien izen-bilketa egin zuten, senitarteka eta familiaka. Hogeita hamar urtetik berrogeita hamar artekoak erroldatu zituzten, elkarketa-etxolako zerbitzua bete zezaten. Moisesek eta Aaronek Jaunaren agindura egindako izen-bilketak emaitza hau eman zuen: Kehaten ondorengoak 2.750; Gerxonen ondorengoak 2.630; Merariren ondorengoak 3.200.Beraz, izen-bilketan erroldaturiko lebitar guztiak 8.580 ziren. Bakoitzari zer egin eta zer eraman behar zuen adierazi zitzaion, Jaunak Moisesi aginduaren arabera.

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 4

Ikusi testuinguruan Zenbakiak 4:34-49