Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 34:16-24 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

16. Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi:

17. «Eleazar apaiza eta Nunen seme Josue izango dira lurraldearen banaketa egingo dutenak;

18. gainera, arduradun bana hartuko dute leinu bakoitzetik eginkizun horretarako.

19. Hona arduradun hauen izenak:«Judaren leinutik, Jefuneren seme Kaleb;

20. Simeonen leinutik, Amihuden seme Samuel;

21. Benjaminen leinutik, Kislonen seme Elidad;

22. Danen leinutik, Jogliren seme Buki;

23. Joseren semeen leinuetatik: Manasesenetik, Efoden seme Haniel,

24. eta Efraimenetik, Xiftanen seme Kemuel;

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 34