Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 34:10-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. «Ekialdetik, Hatzar-Enanetik Xefameraino marratuko duzue muga.

11. Handik, Ainen ekialdean dagoen Riblara jaitsiko da; gero, Genesaret aintziraren ekialdetik hegiz hegi jaitsiz joango da

12. eta, Jordanen zehar beherantz jarraituz, Itsaso Hilean amaituko.«Hori izango duzue zeuen lurraldea, eta horiek berau inguratzen duten mugak».

13. Moisesek agindu zien israeldarrei: «Horixe da zozketaz banatuko duzuen lurraldea, Jaunak bederatzi leinuei eta hamargarrenaren erdiari ematea agindu duena.

14. Izan ere, Rubenen eta Gaden leinuetako eta Manasesen leinu erdiko familiek hartua daukate beren ondare-zatia.

15. Bi leinu horiek eta beste leinu erdiak Jordanen ekialdean, Jeriko parean, hartu dute beren ondare-zatia».

16. Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi:

17. «Eleazar apaiza eta Nunen seme Josue izango dira lurraldearen banaketa egingo dutenak;

18. gainera, arduradun bana hartuko dute leinu bakoitzetik eginkizun horretarako.

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 34