Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 34:1-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi:

2. «Eman agindu hauek israeldarrei: Kanaanen sartzear zaudete, eta hori izango da ondaretzat jasoko duzuen lurraldea. Hona lurraldearen mugak:

3. «Hegoaldetik, Tzin basamortutik hasi eta Edomgo mugaraino hedatuko da. Ekialdean, hegoaldeko muga, Itsaso Hilaren hego-ertzetik hasiko da.

4. Gero, Akrabim maldaren hegoaldera okertuko da eta, Tzindik jarraituz, Kadex-Barnearen hegoaldera iritsiko. Ondoren, Hatzar-Adarretik jarraituz, Atzmonetik pasatuko da.

5. Atzmonen Egiptoko errekarantz okertuko da eta Mediterraneo itsasoan amaituko.

6. «Mendebaldetik, Mediterraneo itsasoa izango da muga.

7. «Iparraldetik, Mediterraneo itsasotik Hor mendiraino marratuko duzue muga.

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 34