Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 34:1-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi:

2. «Eman agindu hauek israeldarrei: Kanaanen sartzear zaudete, eta hori izango da ondaretzat jasoko duzuen lurraldea. Hona lurraldearen mugak:

3. «Hegoaldetik, Tzin basamortutik hasi eta Edomgo mugaraino hedatuko da. Ekialdean, hegoaldeko muga, Itsaso Hilaren hego-ertzetik hasiko da.

4. Gero, Akrabim maldaren hegoaldera okertuko da eta, Tzindik jarraituz, Kadex-Barnearen hegoaldera iritsiko. Ondoren, Hatzar-Adarretik jarraituz, Atzmonetik pasatuko da.

5. Atzmonen Egiptoko errekarantz okertuko da eta Mediterraneo itsasoan amaituko.

6. «Mendebaldetik, Mediterraneo itsasoa izango da muga.

7. «Iparraldetik, Mediterraneo itsasotik Hor mendiraino marratuko duzue muga.

8. Hor menditik Hamateko sarrerara luzatuko da eta Tzedadara iritsiko,

9. eta, Zifronetik jarraituz, Hatzar-Enanen amaituko da. Hori izango da iparraldeko muga.

10. «Ekialdetik, Hatzar-Enanetik Xefameraino marratuko duzue muga.

11. Handik, Ainen ekialdean dagoen Riblara jaitsiko da; gero, Genesaret aintziraren ekialdetik hegiz hegi jaitsiz joango da

12. eta, Jordanen zehar beherantz jarraituz, Itsaso Hilean amaituko.«Hori izango duzue zeuen lurraldea, eta horiek berau inguratzen duten mugak».

13. Moisesek agindu zien israeldarrei: «Horixe da zozketaz banatuko duzuen lurraldea, Jaunak bederatzi leinuei eta hamargarrenaren erdiari ematea agindu duena.

14. Izan ere, Rubenen eta Gaden leinuetako eta Manasesen leinu erdiko familiek hartua daukate beren ondare-zatia.

15. Bi leinu horiek eta beste leinu erdiak Jordanen ekialdean, Jeriko parean, hartu dute beren ondare-zatia».

16. Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi:

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 34